Kontuz, teknologia!

                          Pasaden egunean, Teknologiari buruzko berri nahiko interesgarri bat irakurri nuen
                                                                           Chile, adimen artifiziala.
      Teknologiari buruz ari garenean, orokorrena ikasteko nahiz irakasteko metodorik bikainena dela entzutea da, beharrezkoa den edozein informazio, aplikazio edota tresnaz hornituta dagoelako. Irakurritako berria hitz egingo dudanarekin zerikusirik ez izan arren, bide izan da gai honi buruz uste dudana mahaigaineratzeko, eta batez ere, argi usteko teknologiak ere bere desabantailak dituela.

      Hasteko, kontuan izan behar da teknologiaren aurrerapenak ikasterako orduan, murriztu egin duela pertsonen aukerak jakinmina piztutakoa bere kabuz ikertzeko, pentsamendu sakonak garatzeko eta batez ere, ikasteko eta ikasitakoa praktikan jartzeko. Teknologiaren erabilerak nahi dugun guztia aurkitzeko eman digun posibilitatea dela medio.

     Arazo hau alde batera utzita, arreta handiagoz arakatu ditudan beste hainbat arazo aurkeztuko ditut, noski tresna honen erabilerak areagotu egin dituenak.


  1.   Jazarpena: Bullying-a, ciberbullying-a, eskola jazarpena, jazarpen sexualak... Egoera hauek larriagotu egiten dira teknologiaren erabilera aplikatzen denean. Internetaren erabilera, sare sozialak barneratuz, kaltetu egiten dituzte horrelako arazoak. Argazkiak, mezuak, irainak, mehatxuak... Teknologiaren bitartez, horrelako informazioa milaka pertsona ikus dezakete segundu eskasetan eta biktimaren intimitatea desagertzen da. Arazoa hedatzen da eta amaieran ondorio imajinaezinak izan ditzake (heriotza barne).
  2.   Abusua: Teknologiaren gehiegizko erabilera abusua deritzo, eta umeak nahiz nerabeak xurgatu egiten ditu. Bere erabilera kontrolatzea ezinbestekoa da, errealitatea alde batera uzten dutelako eta ez direlako bere ingurunean gertatzen ari diren gertakarien jabe, adikzioa sortzen du eta askok mundu errealetik babesteko erabiltzen dute...
      Badira asko teknologiak dituen alde txarrak, normalean bere alde onak bakarrik aipatu arren. Nola erabiltzen den jakin gabe berataz baliatzea akatz erraldoia izan daiteke, oso arriskutsua baita... Gainera, kontu handiz erabiliz horrelako uneak sahiestea posibleena da. Horregatik, kontuz ibili!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Eta orain zer?...

Bazterketa soziala

Bullyinga