Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2017

IKUSI ETA IKASI 💭📌📜

   Eskola barnean garatzen diren gertakari batzuekin erlazionaturiko bi filma aurkezten dizuet gaur.        La ola(2008): Filma honetan argi ikus dezakegu zein erraztasunarekin kontrolatu dezakeen lider batek bere taldearen pentsaera eta jokabideak, errazagoa izanez emozioz betetako gazteak baldin badira. Ondorioz, erakusten du mugimendu ideologiko bat geldiezina bilakatu daitekeela batzuetan.    La Ola filma       Ikusi beharreko beste filma bat Precious (2009) da, zeinak nerabe baten arazo pertsonalak institutuan sortzen dizkion gainerako arazoak aurkeztu egiten ditu, eta ondorioz, nola imajinaezina den bizitza bat duen neskak aurrera egin dezakeen itxaropen eta esfortzu pixka batekin. Jazarpen sexualaren gaia lantzeaz aparte, analfabetismoa eta errekurtsorik gabeko nerabezaroen arazoak aipatu egiten dira. Precious filma

Bazterketa soziala

        Bazterketa soziala pertsona baten aurka egiten den bakartzea da, pertsona horrek nahi gabe gertatzen dena. Normalean, pertsona talde batek adostutako erasoa da. Ondorioz, bazterketa bizi izandako pertsonak sozietatetik ere urrundu egiten da.         Eskolaren kasuan, egoera berbera izaten da. Esan dezakegu bertan emandako bakarketak bazterketa sozialarekin zerikusia dutela, hau da, eskolan pairatutakoa, normalean gizarteak eragindako bakartzearen ondorio izaten da.         Bazterketarekin, itsu, gor, elbarri, beltz, ijito, etab.entzat egiten diren aparteko klaseei ere egiten diot erreferentzia, eta ez soilik umeen edota irakasle eta ikasleen artean sortzen diren bazterketei. Arazo propioak ere izaten dituztenen artean bazterketa kasu gehienak gertatzen dira. (Tartailoak, hiperaktiboak, dislexikoak...)         Konponbide anitz ere badituen arazoa da, eta denbora ongi antolatuz eta pazientzia iz...

Generoaren rolak eta desberdintasunak

Imagen
        Ikusten joan garenez, arazoak uste duguna baino ugariagoak dira eskoletan, eta egia esan, pena bat da. Errealitatea eta ikusten duguna askotan ez dute bat egiten, eta txarrena, aurrean eukitzea eta ikusteko kapazak ez izatea da. Bullying-a, jazarpena eta horrelako egoerak batzuetan genero des- berdintasunekin zerikusia daukate. Gaurko sarreran, honi buruz hitz egingo dut.         Heziketan, ezinbestekoa da sexuen artean berdintasuna bermatzea, gure sozietateetan botere eta eskubide desberdintasunak eta arazo ugari sahiesteko. Oinarri euki behar dugu gizona ala emakumea izanda berdinak garela, eta horregatik gure ingurunean dagoen guztia ere.        Zalantzarik gabe, neska eta mutilen artean desberdintasunak egongo dira beti, baina horrek ez du esan nahi diskriminaziorik egon behar denik. Lehentasunezkoa da umeei beraien arteko desber-dintasunak errespetatzen irakastea.       Arazoa ez da bertan ama...