Generoaren rolak eta desberdintasunak

        Ikusten joan garenez, arazoak uste duguna baino ugariagoak dira eskoletan, eta egia esan, pena bat da. Errealitatea eta ikusten duguna askotan ez dute bat egiten, eta txarrena, aurrean eukitzea eta ikusteko kapazak ez izatea da. Bullying-a, jazarpena eta horrelako egoerak batzuetan genero des- berdintasunekin zerikusia daukate. Gaurko sarreran, honi buruz hitz egingo dut.

        Heziketan, ezinbestekoa da sexuen artean berdintasuna bermatzea, gure sozietateetan botere eta eskubide desberdintasunak eta arazo ugari sahiesteko. Oinarri euki behar dugu gizona ala emakumea izanda berdinak garela, eta horregatik gure ingurunean dagoen guztia ere.

       Zalantzarik gabe, neska eta mutilen artean desberdintasunak egongo dira beti, baina horrek ez du esan nahi diskriminaziorik egon behar denik. Lehentasunezkoa da umeei beraien arteko desber-dintasunak errespetatzen irakastea.

      Arazoa ez da bertan amaitzen eta hori frogatzeko bi adibide sinple aurki ditzakegu milaka adibide artean:

  1. Eskolara eraman beharreko jantziak (Gona laburrak/ praka luzeak)
  2. Egunero jolasten duten jokoetara ( Futbola, kromoak/ soka, pampinak)
      Hezkuntza sisteman akatz asko daudela esatekoa da, hau da, konturatu gabe horrelako adibide sinpleak desberdintasun erraldoiak zehazten dituztelako. TXARTO: Eskolak hainbat eginkizunen artean helburutzat duelako sexuen arteko berdintasuna irakastea. Beste arazoekin bezala, sistemak aldaketa asko egin behar dituela erakusten da kasu honetan.
   

Resultado de imagen de diferencias de genero en la escuelaResultado de imagen de we can do it dibujo




Comentarios

Entradas populares de este blog

Eta orain zer?...

Bazterketa soziala

Bullyinga