Espainiako eskola Sistema.
Aurreko atalean esan nuen bezala, Eskola Sistemak sozietatearen arabera funtzionatzen du, eta nahiz eta funtzionamendu "egokia" izan, arazo anitzak ere baditu. Herrialdeen inguruan, aipatzekoa da badirela sistema barneko jokaera desberdinak, eta, ondorioz, ikus dezakegu zenbat eta garatuagoak dauden gizarteetan irakaskuntza gero eta bikainagoa dela.
Arazoak arakatuz, mota askotakoak aurkituko ditugu, sistemak berak zein horren barruan aurki ditzakegun kideak sortutakoak.
Kasu honetan, Espainiako antolakuntza aztertuko dut.
Hezkuntzaren egitura 5 multzotan sailkatzen da:
- Haur hezkuntza, 0 - 6 urtetakoa, bi aldi bereizten dira lehenengo kasu honetan. Alde batetik, 0 eta 3 urte arteko hezkuntza (1go zikloa) eta 3 eta 6 urte artekoa (2en zikloa). Ez da beharrezkoa nahiz eta hasierako heziketa izan.
- Lehen hezkuntza, 6 - 12 urtetakoa, kasu honetan derrigorrezkoa da, horregatik hezkuntza publikoan dohain impartitzen den irakaskuntza da.
- Derrigorrezko bigarren hezkuntza, 12 - 16 urtetakoa, nerabezaroarekin bat egiten duen hezkuntza da, eta etapa honetan arazo gehienak ematen dira (porrota, bazterketa, arazo pertsonalak...).
- Bigarren hezkuntza post-derrigorrezkoa, honetan batxillergoa eta erdi mailako graduak sailkatzen dira eta hautazkoa da.
- Goi mailako hezkuntza, unibertsitatea eta goi mailako graduak barneratzen dituenak eta hautazkoa dena ere.
Espainiako kasuan, ikastea eskubide konstituzionala da eta ondorioz, edonork ikastea hautatu ditzake espainiar herritarra izanda.
Hezkuntza egitura behin ezagututa, hurrengoan arazoak erakusten hasiko naiz, hurrengorarte!
Comentarios
Publicar un comentario