Entradas

IKUSI ETA IKASI 馃挱馃搶馃摐

   Eskola barnean garatzen diren gertakari batzuekin erlazionaturiko bi filma aurkezten dizuet gaur.        La ola(2008): Filma honetan argi ikus dezakegu zein erraztasunarekin kontrolatu dezakeen lider batek bere taldearen pentsaera eta jokabideak, errazagoa izanez emozioz betetako gazteak baldin badira. Ondorioz, erakusten du mugimendu ideologiko bat geldiezina bilakatu daitekeela batzuetan.    La Ola filma       Ikusi beharreko beste filma bat Precious (2009) da, zeinak nerabe baten arazo pertsonalak institutuan sortzen dizkion gainerako arazoak aurkeztu egiten ditu, eta ondorioz, nola imajinaezina den bizitza bat duen neskak aurrera egin dezakeen itxaropen eta esfortzu pixka batekin. Jazarpen sexualaren gaia lantzeaz aparte, analfabetismoa eta errekurtsorik gabeko nerabezaroen arazoak aipatu egiten dira. Precious filma

Bazterketa soziala

        Bazterketa soziala pertsona baten aurka egiten den bakartzea da, pertsona horrek nahi gabe gertatzen dena. Normalean, pertsona talde batek adostutako erasoa da. Ondorioz, bazterketa bizi izandako pertsonak sozietatetik ere urrundu egiten da.         Eskolaren kasuan, egoera berbera izaten da. Esan dezakegu bertan emandako bakarketak bazterketa sozialarekin zerikusia dutela, hau da, eskolan pairatutakoa, normalean gizarteak eragindako bakartzearen ondorio izaten da.         Bazterketarekin, itsu, gor, elbarri, beltz, ijito, etab.entzat egiten diren aparteko klaseei ere egiten diot erreferentzia, eta ez soilik umeen edota irakasle eta ikasleen artean sortzen diren bazterketei. Arazo propioak ere izaten dituztenen artean bazterketa kasu gehienak gertatzen dira. (Tartailoak, hiperaktiboak, dislexikoak...)         Konponbide anitz ere badituen arazoa da, eta denbora ongi antolatuz eta pazientzia izanez desagertzen joango da, hala nola, talde aktibitateak antolatuz, umeen arte

Generoaren rolak eta desberdintasunak

Imagen
        Ikusten joan garenez, arazoak uste duguna baino ugariagoak dira eskoletan, eta egia esan, pena bat da. Errealitatea eta ikusten duguna askotan ez dute bat egiten, eta txarrena, aurrean eukitzea eta ikusteko kapazak ez izatea da. Bullying-a, jazarpena eta horrelako egoerak batzuetan genero des- berdintasunekin zerikusia daukate. Gaurko sarreran, honi buruz hitz egingo dut.         Heziketan, ezinbestekoa da sexuen artean berdintasuna bermatzea, gure sozietateetan botere eta eskubide desberdintasunak eta arazo ugari sahiesteko. Oinarri euki behar dugu gizona ala emakumea izanda berdinak garela, eta horregatik gure ingurunean dagoen guztia ere.        Zalantzarik gabe, neska eta mutilen artean desberdintasunak egongo dira beti, baina horrek ez du esan nahi diskriminaziorik egon behar denik. Lehentasunezkoa da umeei beraien arteko desber-dintasunak errespetatzen irakastea.       Arazoa ez da bertan amaitzen eta hori frogatzeko bi adibide sinple aurki ditzakegu milaka adibide

Bullyinga

Imagen
       Egunon!! Gaurkoan, idaztea alde batera utzi eta Bullying-arekin zerikusia duten bideo pare bat igo egin ditut. Horrelakoak dira hainbat umeek eskoletan pairatu behar dituzten esperientziak. Ikusi eta ikasi... Hurrengorarte!馃挭馃挃馃檴 Iturria: youtube

Kontuz, teknologia!

                          Pasaden egunean, Teknologiari buruzko berri nahiko interesgarri bat irakurri nuen                                                                             Chile, adimen artifiziala.

Eta orain zer?...

Imagen
       Aupa guztioi! Gaurko atalean nahiko interesgarria den gai bat maneiatuko dut, askotan agertzen dena eta zoritxarrez, aldi gutxitan hautematen duguna. Oraingoan, instituzio hauetan ematen diren arazoei buruz hitz egingo dizuet.        Denok dakigunez, eskolara joatea poztasuna sortzen du umeetan, lagunekin elkartzeko eta jolasteko unea baita. Askok futbolean, ezkutaketan, sokan saltoka... ematen dituzte egunak eta etxera alde egiten dute eskolara bueltatzeko momentuaren zain. Nerabeak ere, lagunekin denbora gehiena emateko asmoz joaten dira klasera, eta bertan irribarreka eta hizketan aritzen dira egun osoan zehar.         Hala ere, badira kalteak jasaten dituzten kideak eta beraien heziketa latza bilakatzen duten gertakariak, haien inguruan arazoak sortzen dira... eta jatorriak anitzak izaten dira.                                                          Arazoak sozialak izan daitezke, eta hurrengo zerrenda honetan aipatzekoak dira Bullying-a

Espainiako eskola Sistema.

Imagen
        Aurreko atalean esan nuen bezala, Eskola Sistemak sozietatearen arabera funtzionatzen du, eta nahiz eta funtzionamendu "egokia" izan, arazo anitzak ere baditu. Herrialdeen inguruan, aipatzekoa da badirela sistema barneko jokaera desberdinak, eta, ondorioz, ikus dezakegu zenbat eta garatuagoak dauden gizarteetan irakaskuntza gero eta bikainagoa dela.     Arazoak arakatuz, mota askotakoak aurkituko ditugu, sistemak berak zein horren barruan aurki ditzakegun kideak sortutakoak.        Kasu honetan, Espainiako antolakuntza aztertuko dut.                                                     Hezkuntzaren egitura 5 multzotan sailkatzen da: Haur hezkuntza , 0 - 6 urtetakoa, bi aldi bereizten dira lehenengo kasu honetan. Alde batetik, 0 eta 3 urte arteko hezkuntza (1go zikloa) eta 3 eta 6 urte artekoa (2en zikloa). Ez da beharrezkoa nahiz eta hasierako heziketa izan. Lehen hezkuntza , 6 - 12 urtetakoa, kasu honetan derrigorrezkoa da, horregatik hezkun